Zumetaren estudioan
Usoa Zumeta: "Aitaren estudioa berak utzi bezala dago, baina artxiboa osatzen ari naiz orain"
Duela 3 urte hil zen Jose Luis Zumeta margolaria, baina haren obrak oraindik bizirik jarraitzen du. Horretaz arduratzen da alaba, Usoa Zumeta. Usurbil museo irekia ekimenaren baitan, Zumetaren estudioan sartu gara, bisitariak etorri aurretik.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Usurbil museo irekia ekimenaren baitan, Jose Luis Zumetaren estudioa bisitatzeko aukera dago. Hil aurretik estudioa utzi bezala dago, koadro bat bukatzear eta amantal zuria zintzilikatuta. Hainbat koadro ere badaude bertan. Usoa Zumeta alabak kontatu ditu zer ikus daitekeen bertan.