Kriminalaren baitan
"Biktima batzuk gai dira beren min eta sufrimenduari etekina ateratzeko"
Biktima guztiak ez dira pasiboak, gizarteak rol hori ezartzen dien arren. Badira beren esperientzia traumatikoa baliatzen dutenak pertsona bezala hazteko eta aberasteko. Devi Yerga kriminologo eta biktimologoak biktimen baitan murgildu gaitu
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Boris Cyrulnik psikiatra eta neurologo frantziarraren kasuak argi uzten du biktimek hamaika modu dituztela jasandako erasoen aurrean erreakzionatzeko. Txikitatik naziengandik ihesi ibili zen judutarrak ez zuen pasiboki erreakzionatu, ez zen egoeraren aurrean kikildu eta bere mina eta sofrimendua baliatu zituen pertsona bezala aberasteko. Bere kasuaz eta biktima izateko modu ezberdinez aritu da gaur Devi Yerga kriminologo eta biktimologoa. Entzun