Itxi

Errefuxiatuak

Mafiei dirutza ordaindu eta itsasoz Lesbosera iristea dute helburu errefuxiatu askok

Azkenaldian Afganistango errefuxiatu asko ari dira Lesbosera iristen. Kara Tepeko kanpalekuan 3 milatik gora lagun bizi dira, eta kanpalekua gainezka dago. Zaporeak taldeak ematen duen laguntza ezinbestekoa da, sukaldea dute Lesbosen. Hainbat boluntario joaten dira bertara lanera.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Lesbosen kontraste handiak ikus daitezke; alde batetik dirutza duten turistak, eta, bestetik, gabezia handiak dituzten errefuxiatuak. Imanol De la Varga kazetaria Lesbosen izan da, Jaurlaritzak antolatuta.

Audioak (1)