Trenaren istorioak
"Urolako treneko bidai-txartelei euskarazko zatia estali zieten paper zuria itsatsita"
Urolako trena izan zen Euskal Herriko lehena bidai-txartelak euskaraz ere idazten. Dena den, 1938an frankistek lineako zuzendara kaleratu eta txartelak zentsuratu zituzten gainean paper zuria itsatsita. Txartel horietako asko Burnibidearen Euskal Museoan ikusgai daudela azaldu digu Juanjo Olaizolak
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Urola'ko burnibidea" zioten bidai-txartelek garrantzi handia izan zuten Euskal Herriko historian. Euskaraz idatzitako lehen bidai txartelak izan ziren. Primo de Riveraren diktadura garaian argitaratu ziren lehenak, baina 30eko hamarkada amaieran frankistek lineako zuzendaria bota eta txartelak zentsuratu egin zituzten. Juanjo Olaizola Burnibidearen Euskal Museoko zuzendariak kontatu dizkigu istorio horren xehetasun eta bitxikeriak.