Hizkuntzak
"Euskal Herrian bizi arren hassania ez dugu galdu nahi, gurasoen hizkuntza baita"
Ume zirela etorri ziren Euskal Herrira, baina Salma eta Embarka Ahmed ahizpa birkiek ez dute etxeko hizkuntza galdu nahi. Hassania hitz egiten dute, Mendebaldeko Saharan nagusi den hizkuntza. Euskal Herrian errotuta egon arren, hassaniari eutsi nahi diote.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Txikiak zirela amak beti esaten zien hassanieraz aritzeko. Orduan ez zioten garrantzirik ematen amak esandakoari, baina, hizkuntza horrek beraientzat duen garrantziaz jabetu dira orain. Salma eta Embarka Ahmed ahizpa birkiak Aretxabaletan bizi dira, eta etxeko hizkuntzari buruz galdetu diegu.