Diorama
"Euskal Herriko peatonalizazio asko kinka larrian egon daitezke Bartzelonako epaiaren erruz"
Gorka Otaegi | EITB Media
Epaile batek Bartzelonako Consell de Cent kalea "despeatonalizatzeko" agindu du. Horrek Euskal Herriko hainbat oinezkoen gune arriskuan jar ditzakeela kontatu digu Oier Martinez Violet mugikortasun adituak.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Inork gutxik espero zezakeen Bartzelonako epaile batek emandako agindua: "Despeatonaliza" dezatela Consell de Cent etorbidea. Epaiaren zergatiak, eragindako erreakzioak eta aginduak Euskal Herriko peatonalizazioetan izan ditzakeen ondorioak aztertu ditugu Oier Martinez Violet mugikortasun adituarekin.