Itxi

Galzorian diren abizenak

Zure abizena galzorian dagoen jakin nahi baduzu, entzun Mikel Gorrotxategik esan diguna

Arantxa Arza | EITb Media

Animalia espezieak bezala, abizen asko ere galzorian egon litezke. Zure abizenekoak 200dik behera badira, hurrengo mendean desagertu egingo da abizen hori. "Galera hori kulturala da, historia galtzen da eta praktikotasuna ere bai".

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Espainiako Estatistika Institutuak bere web orrian badu lotura bat zure abizena zenbat jendek duen jakin ahal izateko. Eta asko dira galzorian daudenak. Mikel Gorrotxategi euskaltzain urgazle eta onomastika zerbitzuaren arduradunak adierazi digu badela formula matematiko bat jakiteko abizen bakoitzak zenbat urte iraun lezakeen. Erregeen abizenek zenbat iraungo zuketen kalkulatzeko sortua da.

Bestalde, eta abizenak iraun dezan, aitarena hartzen denez eta ez amarena, Euskal Herriko foruak galdu ziren arte legezkoa zen Bizkaian adibidez, baserria amaren izenean bazen, alabak amaren abizena hartzea. Horixe adierazi digu Gorrotxategik. XVII. mendean ordea,  Nafar administrazioak horren kontra egin zuen eta aldaketak etorri ziren.

Hemen kontsulta dezakezu zure.

Audioak (1)