Kargatzen...
Itxi

Zinemaldia

Nerea Arriaga: "Zinemaldikoa inoiz bota dudan irrintzirik garrantzitsuena izan da"

Maria Agirre | EITb Media

2023ko Zinemaldiko irekiera ekitaldia irrintzi batekin hasi da. Nerea Arriaga oriotarrak bota du irrintzia. Kontatu duenez, urduri zegoen hasieran, mundu osoan entzungo baitzen irrintzia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Irrintziak botatzen ohituta dago Nerea Arriaga, baina inoiz ez zuen pentsatu Zinemaldian botako zuenik. Aukera mahai-gainean jarri ziotenean, bi bider pentsatu eta eskaintza onartu zuen.

Audioak (1)