Itsas-bidaia
Jokin Muñoz: "Pozik nago egin dudan abenturarekin, baina itsasoarekin berriro konektatu beharra dut"
MARIA AGIRRE | EITB MEDIA
Iberiar penintsulari bira eman dio Jokin Muñozek. Rakel Mendez neskalagunak 18 egunez lagundu dio. Itzuli belaontzian egin dute bidaia, ekainaren 17tik abuztuaren 31ra arte. Jokin pixka bat aseta itzuli da bidaiatik, baina Rakeli grina piztu zaio.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lau une gogor behintzat bizi izan ditu Jokin Muñozek Iberiar penintsulari itsasoz bira ematerakoan. Portugal inguruan orkekin arazoak izan zitzakeela eta, errepidez egin behar izan du tarte bat. Horretaz gain, uneren batean estu ibili da eguraldi txarraren ondorioz. Rakel Mendezek lagundu dio 18 egunez balentria horretan. Bientzat abentura handia izan da, baina Jokinek aitortu duenez, itsasoarekin berriro konektatu beharra du.