Elkartasuna
Elkartasun kanpaina abiatu dute, sei atzamar izoztu zaizkion Mutarza zamaketariari laguntzeko
Maria Agirre | IETB Media
Lemoan elkartasun kanpaina abiatu dute Mutarza pakistandarrari laguntzeko, baina Euskal Herri guztira zabaldu nahi dute. Sei atzamar izoztu zitzaizkion mendian, eta ebakuntza beharrezkoa du. Alex Txikon, eta Eneko Garamendi laguntzen ari zaizkio.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Crowfunding kanpaina abiatu dute; batetik, hemen sortuko diren gastuei aurre egiteko, eta, bestetik, Pakistanera itzultzen denean dendatxo bat irekitzeko dirua eduki dezan.
La Caixa banketxean egin daiteke diru ekarpena hurrengo zenbaki honetan: ES18 2100 4979 8507 0000 0711