Kargatzen...
Itxi

Oposizioetarako aholkuak

Hezkuntzako oposizioetarako aholkuak jaso ditugu Opoenean, hozkailuko "post it"etik hasita

Arantxa Arza | EITb Media

Nerea Albarran hezkuntzako oposizioak prestatzen ari direnen irakaslea da. On line ematen dituzte klaseak Opoenean eta egunotan Urriaren 21ean izango diren azterketetarako azken prestaketan harrapatu ditugu. Aholku interesgarriak eman dizkigu.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Oposizio azterketak prestatzeko orduan motibazioa ezinbestekoa dela adierazi digu Nerea Albarranek eta horretarako oso inportantea da oposizioek emango liguketen plaza finko hori zergatik nahi dugun irudikatzea. Hori "post it" batean idatzi, eta gure etxeko hozkailuan jartzeko aholkatu digu, sarri-sarri irakurri eta barneratzen joateko. Horrez gainera, azterketa egunerako aholku praktikoak eman dizkigu: BECeko pabilioia non dagoen ikustea, boligrafo egokia eramatea, ura hartzea, erloju analogiko bat eramatea... oposizio horietara aurkezteko asmotan direnek  aholku interesgarriak topatuko dituzte Nerea Albarranekin izandako elkarrizketan.

Audioak (1)