Traidoreak
Goi mailako gastronomia iruzurra al da?
Gorka Otaegi | EITb Media
Jatetxerik onena, gastronomia asmatzen ari dena, Mcdonald´s dela adierazi du San Sebastián Gastronomikan omendutako kritikari ezagunak. Zer gertatzen da sukaldariekin? Benetan dira artistak? Ala kea saltzen dute? Galdera horiei erantzuteko, Juan Aldaz soziologoak Luis Irizarren bizitza aztertu digu.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Euskal sukaldaritzaren "portaventurizazioaz" hitz egiten den garaiotan, Juan Aldaz soziologoak "euskal sukaldaritza berria"ren aitarengana jo du argi bila. Aurrez aurre jarri ditu Luis Irizar sukaldari maixuaren bizitza eta printzipioak eta egungo ostalaritzarenak.