Kriminologia
Ekozidioa: ingurumenari egin dakiokeen kalterik larriena
Maria Agirre | EITb Media
Prestige kasua ekozidioaren adibide litzateke Devi Yerga kriminologoak azaldu duenez. Ekozidioa nazioarteko delitua da, eta naturari egiten zaion kalte hori genozidiotzat har dadin lanean ari dira batzuk.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Krimen batzuk ez dira delitu, eta delitu batzuk ez dira krimenak. Hau zergatik gertatzen da? Delitua, kode penalean dator, krimena, berriz, zerbait morala da. Devi Yerga kriminologoak azalpenak eman ditu ekozidioaren inguruan.