Itxi

Lituania ezagutuz

Audra Almanaityte lituaniarrak patata pastela ekarri digu Hendaiako saiora

Aranxta Arza | EITb Media

Kaunas hiri ezagunean jaioa, hogeitaka urte daramatza Euskal Herrian. Piano irakaslea da Orioko Musika eskolan. Berarekin ezagutu dugu Lituaniako paisaia, bizi ohiturak eta Euskal Herrian nola sentitu den urte hauetan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Patata pastela, labean egina hirugihar  eta yogur saltsarekin. Horixe izan da Amaraunera egin duen bisitan Audrak ekarri digun janaria. Horrekin batera, aitortu digu, badela euskal pieza bat, Aita Donostiarena, bere piano ikasleei beti erakusten diena.

Audioak (1)