Itxi

Artisau bitxigintza

Donostiako Barace bitxidendan antzinako eraztun edota lepokoekin bitxi berri eta modernoak egiten dituzte

Arantxa Arza | IETb Media

Antzinako bitxiei bizi berria ematen diete Xabier eta Helena Barace anai-arrebek. Horretarako, bezeroaren nahia hartzen dute kontuan; esate baterako, amaren lepokoaren urrezko itxigailuarekin urre zurizko brilantedun eraztuna eraiki dute, eskuz, artisau erara.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Barace bitxidendan aitak hasitako bideari segi diote Xabier eta Helena anai-arrebek. Gaur egun gehien egiten duten lana da, bezeroek etxean dituzten bitxietatik abiatu eta eraztun, belarritako, edo dena delakoak egiten dituzte bezeroarekin hitzartuz.

Aitak eraikitako tailerra dendaren atzealdean daukate eta hantxe egiten dituzte artisau erara, eskuz bitxi guztiak. Gaur egun, urre zuria horia baino preziatuagoa dela aitortu digu eta urre hori matea ere bai.

Audioak (1)