Itxi

ZIENTZIAREN ASTEA - ZETA

Ander Reizabal zientzialaria: "Zeta, etorkizuneko material izan liteke, plastikoen ordezko esaterako"

Eneritz Gorroxtategi | EiTB Media

Zientziaren astearen barruan, Donostiako Tabakaleran "Zeta, guztiak ordezkatzeko materiala" izeneko tailerra eskaini du Ander Reizabal BCMaterials-eko zientzialariak. Haurrei, Zeta-Kapulutik haria nola atera edota etorkizunean 3D inprimagailu baten laguntzarekin zer egin litekeen erakutsi die.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Oihalekin lotu izan dugu zeta, baina Ander Reizabal ikerlariak erakutsi digu Zeta-kapuluetatik ateratako materiala, gatz eta material ezberdinekin landu, gel gisako bat sartu eta 3D inprimagailu baten laguntzarekin, biomedikuntzarako baliagarri izan litekeela: Hezurrak edota azala ere sor daitezkeela dio berak. Amaraunean azaldu digu prozesua nolakoa den. baita Zeta-kapuluak nolakoak diren ere. 

Audioak (1)