Kargatzen...
Itxi

Argentinako hauteskundeak

Argentinako Massa eta Milei hautagaien eztabaida atarian euskaldunen iritzia: "Aldaketa edo beldurra datoz"

Ainhara Zuazabeitia | IETB Media

Iñaki Aramaio kazetariak Argentinako hauteskunde sistema ezagutzen eta hautagaiak ezagutzen lagundu digu. Euskal Herrian bizi den Marina Paglialunga argentinarraren eta Argentinan bizi den Gabriela Mendia izan ditugu gurekin, euren ikuspuntu eta iritziak emateko.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Haueskunde eztabaidak bidea eman digu Argentinako egoera gertuagotik ezagutzeko. Paglialunga eta Mendiaren iritziz, polarizazioa areagotu egin da hauteskunde hauetan eta egoera kezkagarria dela diote. "Beldurra edo aldaketa" izango dela diote eta "herrialdea txarretik okerragora" joan daitekeela ikusten dute. %140 hazi den inflazioa eta ekonomia krisi etengabeak ere kezka iturri dira. Eskubideak ukatzen dituen hautagai gisa aurkeztu dute Milei eta Massak, egungo ekonomia ministroak egoera aldatzeko zer egin dezakeen ere ez dakitela diote. 

Audioak (1)