Kargatzen...
Itxi

Mundua ezagutzen

Dikra Maris: "Marokon dudan familia bisitatzea da nire ametsa, aspaldian ez naiz joan eta"

Gurasoak ditu marokoarrak Dikrak, horregatik bi kulturak elkarbizi dira euren etxean. Arabieraz ederki hitz egiten du, euskal eta marokoar produktuak sartzen dira euren gastronomian. Asko joaten zen Marokora txikitan, orain oso gutxi eta pena du.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Aita arrantzale ibili zen portuz portu, Euskal Herrian. Tolosan kokatu eta handik Alegira joan ziren bizitzera. Dikrak kontatu digu oroitzapen onak dituela Marokokoak. Txikitan joaten zen, hango gau giroa du gogoan. Fez eta Agadir hiriak ezagutu ditugu, hangoak baitira Dikraren gurasoak.

Audioak (1)