Itxi

HAU EZ DA BERLIN

Danel Agirre: "Inork ez daki zein itxura duen Alemaniako pertsona aberatsenak"

Eriz Zapirain | EITb Media

Alemanian dirua ez da irabazten, "merezi" egiten da. Euskal Herriarekin alderatuta, oso desberdin bizi dute lanarekiko harremana Alemanian. Euskal Herrian diruaz hitz egitea ez dago ongi ikusia, Alemanian, berriz, ohikoa da.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Alemanian lagunak elkarrekin afaltzera joan arren, gero bakoitzak berea ordaintzen du aparte. Ez dago potea jartzearen ohitura. Zerbitzariak sekulako lana hartzen du, baina 20 lagun badira, 20ri kobratzen die banaka.

Euskal Herrian eta Alemanian diruarekiko dugun harreman ezberdina jorratu du Danel Agirre kolaboratzaileak Berlindik.

Audioak (1)