Zirkua
"Zirku garaikidearen esparruan dagoen hutsunea betetzera gatoz"
Maria Agirre | EITb Media
Zirkuss taldeko Lander Briones eta Irati Garmendiak aurkeztu berri dute Sustrai ikuskizuna. Zirku garaikidearen alorrean Euskal Herrian hutsune handia dagoela eta, hori betetzera datoz. Kanada jarri dute adibide; han zirku garaikideak indar handia baitu. Lander Briones aireko akrobata da.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Lander Briones aireko akrobata da, eta Gure Zirkuan ez ezik, aurkeztu berri duten Sustrai ikuskizunean ere parte hartzen du. Hain zuzen ere, Zirkuss taldearen baitan osatu duten Sustrai ikuskizuna erronka pertsonala dela aitortu du. Irati Garmendia, berriz, komunikazio alorrean dabil Sustrai ezagutzera ematen.