Durangoko Sormen Beka
Jon Ander Urresti: "Eukaliptoarekin dauzkagun kontraesanak topatuko ditu ikusleak Eukalyptus antzezlanean"
Arantxa Arza | EITb Media
Durangoko Sormen bekak ate asko zabaldu dizkiola onartu du Urrestik, bereziki, dirulaguntzak lortzeko garaian. Diru gehiago lortuz lan taldea handitu ahal izan dute eta horrek asko aberastu die sorkuntza prozesua.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Dantza eta antzerkia lotu ditu gaur estrenatu duten Eukalyptus antzezlanean Jon Ander Errastik. Durangoko Sormen Beka eman zioten iaz eta prest dute euskaliptoarekin dugun harreman toxikotik abiatzen den antzezlana. Abenduaren 8an egingo dute estrenaldia Durangon, eta handik aurrera, Urtarrilaren 19an Aulestin, 21ean Antzuolan, Otrsailaren 25ean Lesakan eta horrela ia 20 herritan emango dute Eukalyptus.