Itxi

Derioko Apnabi eraikina

Derioko Apnabi eraikina Europar Batasuneko Arkitektura Garaikideko sarietarako hautagai

Arantxa Arza | EITb Media

Autismoaren espektroaren nahasmena dutenentzako eraikin bizkaitarra da sari horretarako hautagai bakarra Euskal Herri osotik. 300 hautagai dira guztira Europan, Euskal Herritik bakarra, bera: Derioko Apnabi. Izendapena lortu eta bertan sartu da Amarauna Haritz Rementeria gidari duela.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Negutegi handi baten babesean eraikia dago Apnabi eraikina. Berritzailea, berria eta jasangarria da. "0 aztarna" motako eraikina, ez dute arrastorik utzi nahi etorkizunean bertatik aldegin beharra badute ere. Autismoaren espektroaren nahasmena duten pertsonak hartzen dituzte, 24ren bat gaur egun. Euren bizitza autonomoa izan dadin lan egiten dute eta formakuntza eskaini ere bai, bereziki lorezaintza eta nekazaritzan.

Haritz Rementeria zuzedariak erakutsi digu eraikina eta erabiltzaileen iritziak ere bildu ditugu.

Audioak (1)