Itxi

Harrerako haurren emozioak

"Harrera familian bizi eta nire emozioak kudeatzeko tresna behar nuelako idatzi dut ipuin hau"

Aranxta Arza | EITb Media

Maritxu Amenabarrok 8 urte zituela eta bere ahizpa Ainarak 14, biak hartu zituen Aitorrek harreran. Familia biologikoarengana bisita egiteak sortu izan dion urduritasunetik abiatuta emozioak lantzeko ipuina sortu du. Ez nago bakarrik. Amets, ipuineko protagonista eta Maritxu izan ditugu aurrez-aurre

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Harrera familietan errealitate oso desberdinak daudela aitortu digu Maritxu Amenabarrok, baina denetan, emozio-dantza izugarria izan ohi da. Berak, 8  urtetik harrera familian bizita, sekula ez du topatu materialik bere emozioak landu ahal izateko  eta horregatik jo du ipuin hori idaztera.

Harrera familia izatea garrantzitsua da Maritxurentzat, horrek bizitzarako erreferentea eman diolako. Harrera Etxean bizi zenean bere egoera azaltzeko egunero pertsona diferentea izateak ezinegona sortzen zion. Aitorrek harreran hartzean, bera izan da erreferente eta halaxe ditu aita eta Aitor, bere bizitzan.

Audioak (1)