Haurren heriotza
Oihane Arriaran: "Sehaskara hurbildu nintzen eta haurra ez zen esnatzen, hilik zegoen"
Maria AGirre | EITb Media
Oihane Arriarani 5 hilabeteko haurra hil zitzaion. Une gogorra bizi izan zuen, baina aurrera egin du familiari eta lagunei esker. Gaur egun Hil Argi elkarteko kidea da, baita Nere Erkiaga ere. Haurren heriotzaren inguruan hausnartu nahi dute, nahiz eta gai erraza ez izan.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Umeen heriotzaren inguruan hitz egin beharra dagoela eta, Hil Argi elkartea urratsak egiten ari da. Manifestu bat aurkeztu dute Donostian gai horren inguruan. Adibidez, eskoletan dolua eta heriotza landu beharreko gaiak direla uste dute. Oihana Arriaranek bere testiganzta utzi digu.