SABEL TRAVEL
Ekuadorreko izkira cevichea prestatu du Sandra Mosquerak
Itzair Alduntzin | EiTb Media
1992an Euskal Herrira etorri zen Guayaquil hiriko Sandraren herri eta kulturara gerturatu gara Ekuadorreko gastronomiaren bitartez.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Amarauna" saioko Sabel Travel tartean gaur izkira-cevichea egin du Sandra Mosquerak. Ekuadorreko albisteak, kultura, hizkuntza eta gastronomiara gerturatzeko aitzakia ezinhobea izan da gaurkoan ere Sabel Travel tartea.
Izkira cevichea aurreneko plater freskoa da. Izikirak, tomatea, tipula, perrexila, limoia eta krispetekin egiten da. Osagarri guztiak ekarri eta zuzenean egin du Ekaudrren jai egunetako ohiko plater estimatua den hau.
Maitasunak ekarri zuen Sandra Oiartzun herrira eta gastronomiak eramanen zaituzte zuek Ekuadorrera.