Itxi

Merezimendu domina

"Trizikloan itsasoa ikustera joatea oso berezia izaten da"

Maria Agirre | EITB Media

Donostiako Hiritar Merezimendu Domina eskuratuko dute Bizikletaz Adinik ez ekimeneko boluntarioek. Erresidentziako lagunak trizikloan ateraten dituzte boluntarioek, hiritik bueltatxo bat eman eta itsasoa ikus dezaten.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

80 boluntariok parte hartzen dute Bizikletaz Adinik ez ekimenean. Iaz, erresidentzietako 490 lagun atera zituzten trizikloetan. Egiten duten lana dela eta, boluntarioek Donostiako Merezimendu Domina jasoko dute. Donostiako San Inazio egoitzara joan da Itziar Alduntzin, eta bertako boluntario eta arduradunekin hitz egin du.

Audioak (1)