Santiagoko Txiletik Amaraunera
"Zenbat eta gehiago ikasi, orduan eta gehiago maite dut euskara, eta ez zait hizkuntza zaila iruditzen"
Aranxta Arza | EITb Meida
Christian Etxeberriak esan du "Amarauna" saioko 'Sabel Travel'en. Txileko Santiagotik etorrita, Lazkaoko Maizpide euskaltegian ari da euskara ikasten. Santiagoko Euskal Etxearen bidez ikasi du euskara eta orain deus ez dakitenen irakasle ere bada.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
"Tximuaren buztana" deitzen dioten edaria hartuta etorri da Euskadi Irratiko estudiora Christian Etxeberria. Osagaiak xehe-xehe eman ondoren, bere solasaldian nabarmendu digu ez dela Txileri buruz behar adina hitz egiten hemen, aitortuz, herrialde exotikotzat daukagula.
Txilera joandakoan ikusteko moduko parajeen errepaso bikaina egin du teknologo medikuak. Ospitale onkologikoan aritzen da diagnosi proba nuklearrak egiten minbizirik baden ala ez diagnostikatzeko.
Amonak hazi eta hezia, hura Etxeberria izan eta haren ikerkuntzatik iritsi da gaur egun euskara ikasiz euskaldunon mundua deskubritzera. Berarentzat berria.