Musika
"Errobiren musika izugarria da; bihotzarekin egindako kantuak baitira"
Maria Agirre | EITb Media
Jojo Bordagarai eta Mikel Artieda Atzar Hadi proiektuko kideak dira. Errobi taldearen musika oinarri hartuta, 70eko hamarkada gogoratzen dute musikaren eta ikus entzunezko baten bidez. Miarritzen eta Astigarragan momentuz kontzertuak, baina gehiago emateko gogoz daude.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Jojo Bordagarai eta Mikel Artiedak aitortu dutenez, Errobik sekulako eragina izan du euskal kantagintzan. 70garren hamarkadan rock-a euskaraz egiten hasi ziren, eta hortik edan zuten talde askok.
Xabi Pery da proiektuaren bultzatzailea.