Itxi

Urkiolan, deshobiratzea

Nerea Argiñe Atutxa Urkiri: "Poz handia izango litzateke Osaba Patxiren eta Benitoren arrastoak topatzea"

Eneritz Gorrotxategi | EITB Media

Urkiolako Parke Naturalean, Saibi mendiko gainetik gertu aritu dira goizean zehar gerra zibil garaiko gudulari baten arrastoak ateratzen, sasoiko metrailarekin batera. Nerea Agiñe Atutxa Urkirik esan digu Osaba Patxiren arrastoa han galdu zutela, badaezpada DNA lagina eskaini dute jada.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Abadiñoko lur eremuan, Urkiolako Parke Naturalaren barruan, Saibi mendiaren tontorretik gertu, Gerra zibileko gudulari baten hezur-hondarrak lurpetik ateratzeko lanena aritu dira gaur goizean. Aranzadi zientzia Elkarteak eta Euskal Prospekzio Taldeak topatutakoaren berri, Aintzane Ezenarrok, Gogora Insittutuko zuzendariak eman digu Euskadi Irratiko "Amarauna" saioan. Izan ere historia handiko lekua da Saibi gainekoa. Eremu babestu izateak zaildu du hasiera, baina gustura agertu da lortu dutelako urte osoan indusketak egiteko baimena. Era berean "desagertutako norbait" duten senideei DNA lagina emateko deia ere luzatu nahi izan die.

Ezenarroz gain, Nerea Argiñe Atutxa Urkiri izan dugu "Amarauna" saioan. Saibi gaineko arrastoak bere amaren osaba Patxirenak izatearekin egin du amets behin baino gehiagotan, baina jakitun da arrasto horiek orain aztertu egin beharko dutela DNA arrastorik atera ote dezaketen argitzeko. Osaba Patxiren eta Benitoren historioak kontatu dizkigu euren etxean kontatzen zen horretan oinarrituz. Adierazi digunez, historioari amaiera aproposena emango dion itxaropenari eusten dio: Osaba Patxi edota Benitoren gorpuzkiak topatu eta etxekoekin batera lurperatzeko esperantzari, alegia. 

Audioak (1)