Itxi

'TRABAJADOREEN BARRAKOIA'

Ramon Gaztelumendi: "Merezi dute aitortza bat hemen fusilatu zituzten zortzi preso-esklabo haiek"

Eriz Zapirain | EITb Media

Oiartzungo Arkale mendian barrakoi berezi bat inauguratu dute: 'Trabajadoreen barrakoia'. Duela 85 urte, 1939an, toki berean eraiki zituzten barrakoien erreplika bat da, gerra ostean erregimen frankistak hona ekarri zituen milaka preso-esklaboei gorazarre egin nahi diena.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Memoria historikoa jorratzen duen Kattin Txiki elkartearen eta Oiartzungo udalaren ekimenez eraiki dute erreplika hau Gurutze auzotik gertu, Arkale mendiaren magalean. Erregimen frankistak 12.500 preso ekarri zituen Oarsoaldera, 1939tik 1942ra bitartean. Eta milaka horietatik zortzi fusilatu egin zituzten. Halaxe kontatu digu Amaraunan Ramon Gaztelumendi Kattin Txiki elkarteko kideak.

Audioak (1)