Andrak erramutan
Ondarroako andreek itsasoa hartu nahi dute, kalea hartu duten bezala
Horretarako arraun saioak egiten ari dira 45 urtetik gorako emakume ondarrutarrek. Uztailaren hasieran Ondarroatik Oriora joateko asmoa dute herriz herriko ekimenak antolatuz denen artean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Nagore Meilan entranatzaile eta patroi dutela, euren traineruan sartu da Amarauna. Kirol ahalegina baino zerbait gehiago da ordea Ondarroako Andrak erramutan ekimena. Kirola egiteaz gain, itsasoa eurenganatu nahi dute, lehenago kalea eurenganatu zuten bezala. Ekimen feminista ere bada, Etxelilaren babesarekin.