ONGIZATE EMOZIONALA
"Ahalduntzen ikusi ditugu ikasleak eta hori oso polita da"
Ikasleen ongizate emozionala bilatzen duen ekimen eder bat ezagutzera joan gara Tolosara, Lanbide Heziketako Inmakulada Ikastetxera. Proiektu aitzindaria jarri zuten martxan pandemia garaian, eta proiektu hori garatzen jarraitzen dute gaur egun.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ikasleen osasun mentalak kezkatzen zituelako jarri zuten martxan proiektua Tolosako Inmakulada Ikastetxeko bi irakaslek, Itsaso Urbietak eta Enara Larrainek. "Ongizate emozionala" izeneko proiektuaren arduradunak dira biak eta proiektuaren nondik norakoak azaldu dizkigute.
Ikasleak ere entzun ditugu osasun mentalaz hizketan, astero egin ohi duten batzarrean.
Apirilean topaketa egingo dute Inmakulada ikastetxean beren eredua ezagutzera emateko, baina guk topaketa horren aurretik joan nahi izan dugu eredu hori ezagutzera.