Kargatzen...
Itxi

Orbainak

Doneztebeko Casa Taberna, berrehun urteko historia amaitu da

Itziar Alduntzin | EITB Media

Betiko dendaren itxieraren lekuko zuzenak izan gara Euskadi Irratiko Amarauna saioan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

1820an zabaldu zuen Martin Tabernak denda txokolatea eta argizaria saltzeko. Orduz geroztik bi mendez Doneztebe herriaren historiaren lekuko zuzena izan da. Baztan, Bortziri eta Malerreka, Nafarroako eskualde horietan dauden herritar guziei eman die zerbitzu berrehun urtez. Resu eta Maria Esther Etxebeste ahizpek itxi dute beti familiaren esku egon den denda. Euren ondoan egon gara une berezi horren berri zuzena emateko.

Entzun Casa Tabernari herritarrek eta dendariek egin dieten agurra.

Audioak (1)