Elkarrizketa
Beñat Irurzun BBCko Interior Design Mastersen
Itzair Alduntzin | EITB Media
Barne-diseinatzaileak euskal estetika eta kultura eramanen ditu britainiarren etxeetara.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Beñat Irurzun BBCko Interior Design Mastersen lehiatuko da. Barne-diseinatzialerik onena bilatzen duen saioa da, 20 milioi ikusle dituen talentu saio famatua.
Saioa aurkezten dute Allan Carr umoregile britainiar ospetsuak eta Michelle Ogundehin, Elle Decoration aldizkariko editoreak. Barne-diseinatzaile onenak hautatu dituzte 2.000 laguneko casting batean eta hamar izan dira aukeratutak. Beñat Irurzun da horietako bat, Arriben arbasoak dituen 33 urteko donostiarra. Txapela eta euskal kasakak jantzita aterako da saioan. Beñatek aurreratu digu Alan Carr berari euskaraz hitzak erakutsi dizkiola eta euskal abestiren bat kantatu arazi diola edizio honetan. Ezin dugu galdu!
Talentu saioa hasi baino 48 ordu lehenago izan da gurekin, Amaraunean.