Kargatzen...
Itxi

20 urte, adin txarra

"20 urte izatea txarra da"

Gorka Otaegi | ETB Media

20 urte izatea txarra dela diote "20 años, mala edad" liburuan beren bizipenak kontatu dituzten gazteek. Hiri handi batera joan eta frakasatzea, prekarietatea, maitasun falta, drogak... hizpide izan ditugu Xabier Fernan-en liburuan parte hartu duten Beñat Uribe-Etxebarria eta Aitor Artetxerekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Nolako bizimodua dute gaur egun 20 urte dituzten gazteek? "20 años, mala edad" liburuan parte hartu duten gazteek argi dute ez dela ona. Xabier Fernan idazle, produktore eta editore etxebarritarrak liburu korala egin du 20 urte dituzten 20 gazteren 20 testu bilduz, 20 urte izateari buruz. Testu horietan biluztu diren bi gazte dira Beñat Uribe-Etxebarria eta Aitor Artetxe. Entzun Amarauna saioan kontatu dizkigutenak.

Audioak (1)