Kargatzen...
Itxi

Elkarrizketa

Tolosako osteopataren biktimentzako entzute-gunea egin dute

Itziar ALduntzin | IETb Media

Elkar entzuteko dinamika hasi aurretik dinamizatzailearekin egon gara, Clara Wolframekin.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Bederatzi dira dagoeneko Tolosako osteopataren indarkeria matxista pairatu duten emakumeen salaketak. Tolosako udalak antolatuta, Andragora Tolosaldeako emakumeen etxean elkar entzuteko gune bat egin dute. Hiru orduko iraupena izan du. Dinamizaitzaile lanak egin dituen berdintasun adituarekin hitz egin dugu dinamika hasi aurretik.

Bestea ez epaitzea, elkar entzutea, bestea sinestea, babesa ematea eta konfidentzialtasuna errespetatzea izan dira jarri diren aurauak. Dinamika honen nondik-norakoak kontatu dizkigu. Bestalde, gure inguruan indarkeria matxista pairatu duen emakumeren bat egonez gero, nola hitz egin behar dugun berekin,  zer eta nola esan behar diogun eta zer egin behar dugun azaldu digu Clara Wolframek.

Audioak (1)