Kargatzen...
Itxi

New York eta Baztan artean

Ines Woldinen New York: "Dibertigarria, paketsua, abstrakto-elektrikoa" da

Arantxa Arza | EITb Media

Ongi ezagutzen du hiria, New Yorken jaioa baita eta lau urterekin Elizondora etorria. Aita New Yorkekoa, ama baztandarra, nahasketa horretatik euskal hitzak emanda kantua inprobisatu digu inglesez, bertsolarien tankeran.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Elizondoko haurtzaro eta nerabezaroa irrifarrez gogoratzen ditu baina sarri  "kanpotarra" kontsideratu izan zutela  aitortu digu.

Aktore izan da, modelo lanak egin ditu, eta kantatzen ere badaki. Disko bat egiten ere hasi zen baina pandemiagatik eta lagun baten heriotzagatik bide bazterrean utzia du.

New York eta Estatu Batuak ez direla berdin esan digu elkarrizketan zehar. Ardura sortzen diote azaroko hauteskundeek eta beldur da Donald Trumpek ez ote dituen irabaziko.

Audioak (1)