Kargatzen...
Itxi

Hitz Gurutzatuak

Maddi Iza, hitz gurutzatuen Euskal Herriko txapelduna:"Gakoa da, definizioetan pistak topatzea"

Maddi Izaren laguntzarekin hitz gurutzatuak osatzen saiatu gara, arrakasta handirik gabe, dena esaten hasita. Irunen jokatutako hitz gurutzatuen txapelketan bera izan zen lehena. "Euskaraz irakurri, lan egin... bizi" Hori da Maddi Izari hitz gurutzatuak egiteko gehien balio diona.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Irunen jokatutako hitz gurutzatuen txapelketan bera izan zen lehena. "Euskaraz irakurri, lan egin... bizi" Hori da Maddi Izari hitz gurutzatuak egiteko gehien balio diona.

Joxan Elosegik sortutako definizioetan gakoak topatzean ikusten du berak zailtasunik handiena. Artetsua baita oso Elosegi hitz gurutzatuetarako hitzen definizioak sortzen. Direla atsotitzak, direla esamoldeak, edota hitz jokoak, abilezia behar da definizio horietan esan nahi dena topatzeko. Hor ikusten du koxka Maddi Izak gurutzegramak azkar eta zuzen betetzeko.

Donibane Lohitzuneko Xantako eskolan euskara irakasle da eta baliatzen ditu hitz gurutzatuak ikasleekin ere.

Audioak (1)