Itxi

Organoa

"Emakume organistak badaude, baina katedral bateko organista titularra ezin da emakumea izan"

Maria Agirre | EITb Media

Itziar Urbieta, Loiola basilikako organista titularra da. Loreto Imaz, berriz, eskarmentu eta jakinduria handiko organista. Gipuzkoa aberatsa da organoei dagokienez, baina, gaur egun ikasle gutxik erabakitzen dute organoa jotzen ikastea, eta hori arazo bat izan daiteke etorkizunera begira.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Loreto Imaz organo-joleak kontatu duenez, 80. hamarkadan oztopo handiak izan zituen ibilbide musikalean aurrera egiteko. Organoaren munduan, gizonezkoak nagusi izan dira, eta zailtasun handiak zian ditu Loreto Imazek.

Itziar Urbieta Loiola basililako organista da, eta Soreasuko parrokian ere jotzen du organoa batzuetan. Azpeitian egin dugu hitzordua bi musikariekin.

Audioak (1)