Legozalea
Sortu dituen legoak erakutsi dizkigu Sergio Del Alamok
Sergio Del Alamo legozale amorratua da; 2008tik hona, dozenaka lego sortu ditu Arrigorriagako etxean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sergio Del Alamo legozale amorratua da; 2008tik hona, dozenaka lego sortu ditu Arrigorriagako etxean. Egongelan ditu orain arte muntatu dituen guztiak, beira-arasetan ongi gordeta. Herri-kiroletako maketak, hainbat herrialdetako skyline-ak eta euskal musikarien irudiak, besteak beste; Zea Mays taldeko Aiora Renteriarena, Korrontziko Agus Barandiaranena, Fito Cabralesena eta La Otxoarena, tartean.