Kargatzen...
Itxi

Txakurrak hezten

Mantrailing disziplina ezagutu dugu, desagerturiko pertsonak txakurren bidez topatzeko balio duen praktika.

Arantxa Arza | EITB Media

Kataluniako adituak etorri dira Busturialdera mantrailing saioa eskaintzera. Txakurraren usaimen zorrotza baliatuz, eta jabearen aginduei jarraituz, desagerturik den pertsona bilatzeari ekingo dio txakurrak.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Suhiltzaile, polizia eta antzerakoek era profesionalean egiten dute mantrailinga. Hala ere, txakurraren izaera hobetzeko eta txakur jabearen eta aberearen arteko harremana sendotzeko ere balio du praktika honek. 20 bikote batu dira asteburu honetan Busturia, Gernika-Lumo eta Muxika inguruetan.

Audioak (1)