Kargatzen...
Itxi

Gaurko egun batez...

1766an Azkoitiko herritarrak jauntxoen kontra matxinatu ziren

Itzair Alduntzin | EITb Media

Ogiaren prezioaren igoerak eragin zuen oldarraldia.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Andreek izan zuten protagonismo handia matxianada hartan. Frantziar Iraultza baino 23 urte lehenago ez zeuden gauzak lasai gurean ere.

Zazpiren bat familia azpeitiar eta azkoitiarren esku zegoen dena eta horren kontra eta Karlos III Espainiako erregeak hemengo prezioetan eskua sartzearen kontra altxa ziren herritarrak. Azkoitian hasi zen, Azpeitira pasa eta Gipuzkoa, Bizkai eta Arabara zabaldu zen. Amaiera txarreko altxaldia izan zen. Herritar askok, emakumeak gehienak, erruz ordaindu zuten oldarraldia. Nola bukatu zen jakin nahi baduzue, aditu Iñaki Egaña historialariak motz-motzean azaldu duena.

Audioak (1)