Ate birakariak
Ate birakariak deabruaren asmakizuna?
Itziar Alduntzin | EITB Media
Bilboko udaleko plano batean ate birakariak agertzen dira ate birakariak existitzen ez zirenean.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Ate birakariak azaltzen diren Bilboko udaleko planoa 1884koa da, baina ate birakariak ez ziren 1.899ra arte inon ere jarri. Nola daiteke? Posible al da?
Hari horri tiraka, ate birakarien inguruan imaginatzen ez dituzuen kontuak eta kondairak atera dira; besteak beste Bilboko Kafe Boulevard historikoaren ate birakarien kondaira edota Azpeitiko Soreasu antzokikoan pasatzen direnak. Aitor Bengoetxea Azpeitiko Kulturaz Kultur kooperatibako kideak kontatu digu ze arazo izaten dituen jendeak ate horietatik sartzerakoan, istripuak ere egon baitira.
Eloi Landia Durangoko ELE arkitektura estudioko arkitektuak, berriz, ate birakarien funtzioez hitz egin digu.
Ate birakarien kontura tarte oso konpletoa egin dugu Amaraunean.