Arkitektura, etxe berriak
Amaia Arana, arkitektoa: "Zura erabilita etxe soila, goxoa eta zutaberik gabea eraiki dugu"
Maria Agirre | EITb Media
2024ko Espainiako arkitektura sarietarako hautatu dute Zubietan eraikitako etxea. Amaia Arana arkitektoak azaldu du zeintzuk diren etxearen berezitasunak. Besteak beste, zurez eraiki dute, eta, gainera, 'passiv haus' ziurtagiria du, energia eskari oso txikidun etxea delako.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Zubietan eraiki duten etxea ez da ohikoa, eta askoren begirada erakarri du. Hori dela eta, aurtengo Espainiako arkitektura sarietarako hautagaia da.