Elkarrizketa
Irungo Dunboako Kanalean balleta
Itzair Alduntzin | EITB Media
Bertan izan gara Londresko Royal Ballet eta Parisko Opera dantza eskolek aukeratuak izan diren hiru neskekin.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Dantzaren Nazioarteko egunaren baitan, dantza eskoletan egin duten lana kalean erakutsi dute dantzariek.
Irungo Dunboa Kanaleko barandan egin dute erakustaldi ederra Irun eta Hondarribiako ballet akademietako neskek.
Horien artean ziren Londresko Royal Ballet eta Parisko Opera dantza eskolek aukeratu dituzten hiru neska gazteak.
Basque Ballerina Hondarribiako akademiakoak dira hirura eta ezin kontentugo aurkitu ditugu Amaia Leiza euren irakaslearekin batera.
Amaraunak uda honetan Londres eta Parisen irakasle handienak dituzten bi eskola entzutetsuetara joanen diren hiru neskekin hitz egiteko aukera izan du Irungo Dunboako kanalean beroketa lanak egiten ari ziren bitartean: Adriana Markiegi, Daniela Sierra eta Irene Amunarriz, 12 eta 14 urte bitarteko neska gaztetxoak.