Itxi

ANGELA DAVIS BARTZELONAN

"Angela Davisek emozioa transmititu digu Bartzelonan, borrokan jarraitzeko grina"

AInhara Zuazabeitia | EITb Media

Jule Goikoetxea fisolofo, kazetari eta aktibista feministak elkarrizketa egin dio politikari eta ekintzaile estatubatuarrari, Bartzelonan egin den Fira Literal azokan.

Your browser doesn’t support HTML5 audio

Hamargarren urteurrena bete du aurten Fira Literal azokak, ideia eta liburu erradikalen topaguneak, eta feminismoa ardatz hartuta mundua aldatzeko gakoei buruz eztabaidatu dute. Han izan da Goikoetxea, eta Bea Duodu Owusu kazetariarekin batera elkarrizketa egin dio Angela Daviseri. Txiki gelditu da Fira Literaleko eremu nagusia gaur egungo erresistentzia mugimenduen inguruan egindako solasaldia jarraitu nahi zutenentzako, eta beste bi areto atondu dituzte. Zuzenekoa milaka lagunek jarraitu dute sare sozialetan ere, emakume ekintzaile honek sortzen duen interesaren erakusle.

Audioak (1)