Gaztetxoak eta azala
Miren Marquina, dermatologoa: "Gaztetxoek nahikoa dute ura eta xaboia aurpegia garbitzeko"
Maria Agirre | EITb Media
Skin care edo azala zaintzeko joera nagusi da gaztetxoen artean. Sare sozialek eraginda, aurpegirako produktuak erosi eta erabiltzeko joera dute hainbat gaztek. Baina ona ote da haien azaletarako? Miren Marquina dermatologoa kritiko azaldu da; uste du gazteek ez dutela hainbeste zainketa behar.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Sare sozialetan, bereziki Tik token, azalerako errutinak aipatzen dira etengabe, eta gaztetxo batzuek tinko jarraitzen dituzte aholku horiek. Miren Marquina dermatologoak uste du, gaztetxoek ez dituztela hainbeste krema behar. Gainera, kaltegarriak izan daitezkeela nabarmendu du.