Sabel Travel
Willyam Vargas: "Euskal Herrian ikusten dut nire etorkizuna, baina Peru alde batera utzi gabe"
Eneritz Grorotxategi | EITb Media
Peruko "Causa" eta Alfajoreak ekarri dizkigu Perun jaio zen ondarrutarrak. 10 urterekin Berriatuara iritsi zen, han 3 urte egin eta egun Ondarroan bizi da. Aitaren aldeko familia hemen dauka eta elkarte bat soru berri dute Peruko kultura ezagutarazteko.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Peruko musika jarrita jarduten du sukaldean edota etxea garbitzen. Egun Madrilen ari da ekonomia eta filosofia ikasketak egiten eta antropologia, ikerketa edota irakaskuntzako bideak zabalik dituela aipatu digu. Zenbat eta helduago izan, orduan eta sustraietara jotzekogrina gehiago sartzen ari zaiola jakinarazi digu. Kultura aldetik oso herrialde aberatsa eta anitza dela adierazi digu. Perutik patatak ekarriko lituzkeela dio, eta Perura berriz, olibak eramango lituzkeela esan digu.