Musikari gaztea
Danel Sarasua: "Madrilgo diskografikek kantuak bidaltzeko eskatu didate, baina euskaraz abestu nahiko nuke"
"Factor X" telebista saioan parte hartzeak ate batzuk ireki dizkio Danel Sarasuari. Madrilgo diskografiek kantuak bidaltzeko eskatu diote, baina Danelek euskaraz abestu nahiko luke. 50 mila jarraitzaile ditu Tik tok sarean, baina, hankak lurrean ditu eta badaki musikatik bizitzea ez dela erraza.
Your browser doesn’t support HTML5 audio
Danel Sarasuak 23 urte ditu, eta kantuak sortzeaz gain, abestiak euskaratu eta bertsioak egiten ditu. Aretxabaletarrak musikatik bizi nahiko luke, baina badaki ez dela batere erraza. "Amarauna" saioan zuzenean abestu du.