Kukaña indarra hartuz
Kevinth Cardona: Ondarroako kukañatik, Turkian eta Azerbaijanen lehiatzera
Kevinth Cardona da Euskal Herriko kukaña txapelduna, eta datorren astean Azerbaijanen lehiatuko da. Batetik bestera eraman du Ondarroako kukañak. Izan ere, Euskal Herriko kukañarik luzeena da Ondarroakoa, eta urteak daramatza Kevinthek bertan entrenatzen.
Kevinth Cardona Ondarroako kukañan, Euskal herriko luzeenean entrenatzen da, eta Euskal Herriko txapelketa irabazi du. Datorren astean, berriz Azerbaijanen lehiatuko da. Jon Artola, berriz, Zarautz arraun elkarteko kidea da, eta Zarautzen hasi den kukaña denboraldiari buruz hitz egin du. Esan duenez, toki desberdinetako jendea joaten da Zarautzera kukañan jolastera. Aurten gainera, kukaña berria jarri dute Zarautzen. Kukaña hartzen ari den indarraz aritu da Jon Artola.